BETI BEZPERAKO KOPLAK

Ageda Kopla Taldea.España. 2016. JB euskara. 5’22’’.

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere.
Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

Gainontzeko egitaraua ikusi:

  • YouTube